Pasaden hilabetean Bilboko Fika kalean dagoen serigrafia egiten duen denda batera joan ginen gure kamisetak egiteko aholkuen bila. Dendakoek, kamiseta bat egitea oso prozesu erreza zela esan ziguten, baita zer ideia genuen hura egiteko galdetu ere. Horregatik, irudi bat diseinatu genuen eta geroago gure taldearen izenerako nahi genituen letra motak. Hori egindakoan, dendara abiatu ginen berriz ere, diseinu horiek erakusteko asmoz. Dendako neskak irudiak poz-pozik hartu eta kamisetak bi aste geroagorako egongo zirela esan zigun, eta gu pozaren pozez Irrrikitan igaro genituen bi aste horiek.
Baina, bi asteak iragana dira jada, eta aste bat pasatu da Ukabila taldearen kamisetak estreinatu genituenetik.
Hasiera baten, lau egin ditugu bakarrik, taldekideentzako alegia, hala ere gehiago egiteko asmoa dugu hauek saltzeko eta taldearentzako dirua atera nahian. Baina salmenta hau alde batera utziz, hemen dituzue gure kamisetaren bi argazki:


Markel Larrazabal


