Blog honetan sartu dira:

2010/10/26

Hasiera da beti zailena.

Kaixo lagunok!

Taldearen jarraitzaileak eta jarraitzaileak ez direnak, jakin nahi baduzu nola sortu musika talde bat, guen esperientzia kontatuko dizuegu, zerbait jakin dezazuen.

Musika talde bat egitea ez da izan hain erreza gure kasuan. Pasadan urtean, (Iñigo guitarra jotzen hasi zenean) bere etxean geratzen hasi ginen, beste talde batzuen abesti batzuk jotzen hasteko. Gutxika, beste abesti batzukin hasi ginen.

            Egun baten, gure lehenengo riff-a egin genuen, eta gutxika-gutxika lehenengo abestia atera genuen. Momentuz gitarra bakarrik atera genuen, eta baxua ez zen hain zaila izan, baina, bateriaren ritmoa espeziala egin nahi izan genuen. Letra egitea izan zen alderik zailena; pare bat hilabete eta gero letrarekin eskuan, ensaiatzen hasi ginen, eta uda ostean grabatu egin genuen.

Orain MySpace-ean daukagu eskegita gure informazio guztia eta ahal dugun arinen blog honetara igoko dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta iruzkinak idaztea zuen iritzia.

                                                                                  Alex Erkoreka

No hay comentarios:

Publicar un comentario