Duela 6 hilabete hasi nintzen taldearekin batera baterian praktikatzen. Ukabila taldeak apirilaren hasiera inguruan esan zidan ea beraiekin aritu nahi banuen bateria jole bezala. Pozaren pozez nik baietz esan nien noski. Beraiek beste bateria jole bat zuten ni baino lehenago beraiekin aritu izan zena, baina honek taldea utzi egin zuen, ez baitzuen denborarik.
Egia esan hasiera baten ez nuen bateria jotzeko ideiarik ere ez, baina ostiralero beraiekin Bilbo Rock-eko gela berezietan entsaiatu eta gero badirudi asko hobetu egin dudala, nahiz eta argi egon ikasteko gauza asko falta zaizkidala.
Baina nire maila akdemikoa alde batera utsita esan beharra dago taldekideak orokorrean asko hobetu dugula eta apirileko 16 an lehenengo aldiz bildurik Mettalicaren For Whom the Bell Tolls jo genuen egunean, genuen mailaz barre egiten yugula behin eta berriz.
Markel Larrazabal
UKABILAAAAAAAAAA!!!!!!
ResponderEliminar