Blog honetan sartu dira:

2010/11/16

Ringo, bateriajole bikaina.

Kaixo, zer moduz?
Egunak dira zertxobait idatzi ez dudala, eta beno bloga berriztu nahian zerbait idaztera animatu naiz.
Atzo bateria klaseetara joan eta klase ordua arin-arin pasatu zitzaidan, (espero nuen bezala) eta klase ordu horretan “The Beatles” taldearen “Something” abestia erakutsi zidan irakasleak, honen bateria partitura jo nahian. Nik kanpotik erraza izando zela ikusirik Ringok egindako partitura poz-pozik hartu nuen.
Baina geroago konturatu egin nintzen ez zela hain erraza, bere oztopoak zituela abestiak. Gaitera nire irakasleak Ringori buruzko hizketaldia eman zuen, oso bateria ona zela eta batzuek txartzat zutela…
Honekin guztiarekin esan nahi dudana, hurrengoa da, The Beatles-eko bateria oso ona dela, eta badagoela jendea tipo hau mespretxatzen duena, bateria jotzen ezdakiela esaten baitu.



                                                                                                                             
                                                                                                                 Markel Larrazabal

No hay comentarios:

Publicar un comentario